XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Dekorazioak garrantzi handia du islamiar artean.
Guztiz kolore eta marrazki bikaineko zeramikak arkitektura beste inon ez bezala edertzen du.
Alfonbrak ehuteko teknika asko garatu zuten.
Bizimodu nomadako premia eta baliabideetatik sortu zen produktu hau eta dendetan bizi zirenen altzariak ziren.
Komunitate sedentarioetan ordea, beste zeregin batzuk ere bazituen: leku sakratuak estali, printze eta merkatarien ondasunak erakustea,...
Zurak, metalak, adreiluak eta igeltsoa, dena dekoratzen zuten, baina behin ere ez neurriz gain; materialarekin eta formarekin perfekzioz konbinatzen bait da.
Kultura musulmanaren orijinaltasuna zeratan datza: meneraturiko herri desberdinen kultura nola bereganatzen duten moduan.